Johan Joseph Fux
Wikipedia(e)tik
Johan Joseph Fux austriar musikagile eta musika teoria idazlea izan zen (Hirtenfeld, 1660 - Viena, 1741). Kapera-maisu izan zen Vienako gortean (1715). Barrokoaren inguruan sortu zituen bere lanak: opera, tresnaz jotzeko musika (oberturak, sonatak), eta elizakoa (mezak, oratorioak). Gradus ad Parnassum (1725, Parnasorako igoera) obra didaktikoa izan zen haren lan garrantzitsuena, bertan kontrapuntuaren arauak finkatu baitzituen. Ondorengo musikariengan, J. S. Bach, Haydn, Mozart edo Schubert eta abarrengan, eragin handia izan zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.