Johann Christoph Pepusch
Johann Christoph Pepusch —John Christopher Pepusch izenaz ere ezaguna— (Berlin, Alemania, 1667 - Londres, Ingalaterra, 1752) musikagilea izan zen. Musika eta organo ikasketak egin ondoren, hamalau urte zituela Prusiako gortean hasi zen lanean. 1700ean Londresa joan zen, eta han Chandosko kondearen musika-zuzendari izan zen. Lincoln's Inn Fields Theatre antzokiko musika-zuzendaria ere izan zen, eta maskaradak eta oberturak sortu zituen. Musika-liburu asko bildu zituen liburutegi handi batean. Antzinako Greziako, Antzinako Erromako eta Pizkundeko musika aztertu eta ezagutarazi zuen. Corelliren lan asko argitaratu zituen. 1730ean A Treatise on Harmony teoria-liburua argitaratu zuen. John Gayren The Beggar's Opera operaren musika sortu zuen. Biolinerako eta flautarako sonatak, erlijiozko musika, kantatak, kontzertuak eta ganbera-musika idatzi zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.