Johann Friedrich von Brandt

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johann Friedrich von Brandt
Johann Friedrich von Brandt
Datu pertsonalak
Jaiotza data 1802ko maiatzaren 25a
Juterborg (AlemaniaAlemania)
Heriotza data 1879ko uztailaren 15a
Merrekull (EstoniaEstonia)

Johann Friedrich von Brandt (1802ko maiatzaren 25a, 1879ko uztailaren 15a) alemaniar naturalista bat izan zen. Brandenburgetik gertu jaio zen eta Berlingo Unibertsitatean ikasi. 1831an San Petersburgoko Zientzia Akademiako Zoologia Departamentuko buru izendatu zuten. Bertan bertako animaliak museoan edukitzearen alde jo zuen eta berehala iritsi ziren Severtzov, Przhevalsky, Middendorff, Schrenck eta Gustav Raddek eginiko espedizioetatik animalia ugari.

Animalia ugari deskribatu zituen, euren artean Ipar Amerikako Ozeano Bareko kostaldetik errusiar esploratzaileek ekarritak txori andana. Berak deskribatu zituen lehenengo aldiz Brandten kormorana, Hanka-gorridun Kittiwakea eta Betaurrekodun Eiderra. Bere omenez Brandten saguzaharra eta Brandten trikua izendatu zituzten.

Tresna pertsonalak