Johann Gottfried Herder
Johann Gottfried Herder (Mohrunge, Sortaldeko Prusia, 1744 - Weimar, 1803) alemaniar filosofo eta idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Königsbergen ikasketak eginik Kanten ikaslea izan zen, gero maisuaren ideietatik aldendu bazen ere. Ministro protestante egin zen. Frantziara egindako bidaian entziklopedistak ezagutu zituen (1764). Mintzairaren eta literaturaren inguruko gogoeta eginik, herriaren sena goretsi zuen eta literatura nazional baten premia azaldu zuen. Ideia horiek eragin garbia izan zuten Goetherengan eta Sturm und Drang mugimenduaren eraketan. Volkslieder (1778-1779, Europako herri kantak) bildu, itzuli eta argitaratu zituen.
Filosofia historiko alemaniarrari hasiera eman zion bere obra kritikoetan. Bertan, giza zibilizazio-motak ikertzen ditu, herrietako hizkuntzak eta kulturak, ingurugiroaren eta testuinguru historikoaren arabera aztertuta: Abhandlung über den Ursprung der Sprache (1770, Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua); Ideen zur Philosophie der Geschichte der Menschheit (1784-1791, Gizadiaren historiaren filosofiari buruzko ideiak); Älteste Urkunde des Menschengeschlechts (1793-1798, Gizadiaren aurrerapenari buruzko gutunak)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.