Johann Jakob Froberger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Johann Jakob Froberger (Stuttgart, Württemberg, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1616ko maiatzaren 19an bataiatua - Héricourt, Franche-Comté, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1667ko maiatzaren 7a) alemaniar musikaria izan zen.

Biografia [aldatu]

Stuttgarten hasi zen musika ikasten aitarekin, koru-zuzendari baitzen hiriko gortean. Europako hiriburu askotan izan zen. Erroman (1637-1641) Frescobaldiren ikasle izan zen, eta Vienako gortean (1645) organo-jotzaile.

Bizi zela ez zen bere obrarik argitara eman, baina eragin nabarmena izan zuen bere mendeko musikan, eta ondoren, Bachenean eta Händelenean, adibidez. Italiako, Frantziako eta Alemaniako estiloak bateratuz, organorako eta klabezinerako pieza jakingarriak utzi zituen.

Erreferentziak [aldatu]