Johann Joachim Quantz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johann Joachim Quantz

Alemaniar musikagilea eta flautista (Oberscheden, 1697 - Potsdam, 1773). Musikaren historiako flautista eta teoriagile aipagarriena da. Dresden egin zituen Musika ikasketak, eta geroago Vienan (1717). 1723-1737. urteetan Europa osoan zehar ibili zen. Alemaniara itzulitakoan, Prusiako printzearen, geroago Frederiko II.a Handia izan zenaren, flauta-irakasle izendatu zuten, eta haren zerbitzura egon zen hogeita hamar urtez.

Flautarako lanak idatzi zituen batik bat: 300 kontzertu eta sonatak. Bestalde, garrantzi handiko flauta-ikasbide baten egilea izan zen: Versuch einer Anweisung die Flöte traversiere zu spielen (1752, Zeharkako flauta jotzeko ikasbide bati buruzko saiaera).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Joachim Quantz Aldatu lotura Wikidatan