Johann Ludwig Burckhardt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johann Ludwig Burckhardt

Johann Ludwig Burckhardt (1784 Lausana Suitza-1817), esploratzaile bat izan zen, islamiar erlijio eta hizkuntzaren ezagutzaile sakona, merkatari arabiartzat pasatuz, Arabia eta Nubiatik bidaiatu zuena.

Nabateoen antzinako hiriburu zen Petrako hondakinak bisitatu zituen lehen europarra izan zen, 1812an, Meka eta Medina ezagutu zituen lehen europarretako bat ere izan zelarik. Gainera, Nubian, Ramses II.a eta Nefertariren tenpluak bisitatu zituen, Abu Simbelen.

Islamiar erlijiora bihurtu zen, Ibrahim ibn Abdullah izena hartuz.

Argitaratutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen, "Nubiarako bidaia", "Siriarako bidaia" eta "Arabiarako bidaia" argitaratu zituen:

  1. (Ingelesez)Travels in Nubia (1819)
  2. (Ingelesez)Travels in Syria and the Holy Land (1822)
  3. (Ingelesez)Travels in Arabia (1829)
  4. Arabic Proverbs, or the Manners and Customs of the Modern Egyptians (1830)
  5. Notes on the Bedouins and Wahabys (1831)