Johann Müller Regiomontanus
Wikipedia(e)tik
Johann Müller Regiomontanus alemaniar matematikaria eta astronomoa izan zen (Kaliningrad-tik hurbil, 1436 - Erroma, 1476). Leipzigeko eta Vienako Unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1471. urtean burges aberats batek berarekin eraman zuen eta Nurenbergen behatoki bat eraiki zion Regiomontanusi, inprenta bat eta tresneria sortzeko lantegiaz gainera. 1472. urteko kometa ikertu zuen eta horri buruzko azterlan bat idatzi zuen ondoren. Erromara dei egin zion Sixto VI.a aita santuak egutegi berria presta zezan, eta Regensburgeko (Ratisbonako) apezpiku izendatu zuen 1475ean, baina hurrengo urtean hil zen izurriak jota. Trigonometriari buruzko lan bat (De triangulis omnimodis) idatzi zuen, eta sinuaren kontzeptua erabili zuen lehen aldiz.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.