Johann Schobert
Wikipedia(e)tik
Johann Schobert alemaniar musikagilea eta klabe-jotzailea izan zen (Silesia, 1720 - Paris, 1767). 1762. urtean Parisen hartu zuen bizilekua, eta gorteko klabe-jotzaile egin zen. Garai hartako klabe-jotzailerik bikainena, eta klaberako idatzi zuen musikagilerik ospetsuena izan zen. Eragina izan zuen Mozarten lehenengo lanetan. Lan aipagarriak ditu: opera komiko bat; sonatak eta kontzertuak klaberako; biolin eta klabe sonatak; klaberako ganbera musika. Hura eta bere ahaide guztiak hil ziren onddo pozoitsuak jan ondoren.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.