Johann Wilhelm Ludwig Gleim
Wikipedia(e)tik
Alemaniar poeta (Ermsleben, 1719 - Halberstadt, 1803). Versuch in scherzhaften Liedern (1744-1745, Kantu eta oda berriak) lehen liburuak eskola anakreontikoaren buruan jarri zuen. Haren obra nagusia Preussische Kriegslieder von einem Grenadier (1756-1757, Prusiar soldadu baten gerra-kantuak) izan zen, Frederiko II.aren guduetan oinarrituta idatzitako poema abertzaleen bilduma.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
