Johann Wolfgang von Goethe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johann Wolfgang Goethe
Johann Wolfgang Goethe
Datu pertsonalak
Izen osoa Johann Wolfgang von Goethe
Jaio 1749ko abuztuaren 28a
Frankfurt (Alemania)
Hil 1832ko martxoaren 22a
Weimar (Alemania)

Johann Wolfgang (von) Goethe (Frankfurt, Alemania, 1749ko abuztuaren 28a - Weimar, Alemania, 1832ko martxoaren 22a) idazle alemaniarra izan zen, Erromantizismo eta Sturm und Drang garaikoa. Azkenetako polimata edo gizaki unibertsaltzat hartzen da, idazle izateaz gain nobelagile, dramaturgo, poeta, zientzialari, geologo, botanikari, anatomista, fisikari, zientzia historialari, pintore, arkitekto, diseinatzaile, ekonomista, antzerki zuzendari, filosofo humanista, eta hamar urtez, Estatuko funtzionario izan baitzen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goethek bere bizitzako gorabeherak Poesia eta egia (1882) izeneko liburuan kontatu zituen. Frankfurt am Main hirian jaio zen. Aita, Johann Caspar Goethe, abokatu eta kontseilari inperiala zen eta ama, Katharina Elisabeth Textor, Franfurteko burgu-maisu ohi baten alaba.

Talentu aparteko adimendun gizona, eta jakin-nahi izugarriz betea, denetarikoa egin zuen. Lehenik hizkuntzak ikasi zituen, artea izan arren bere zaletasuna. Garai horretan bere lehen poemak idatzi zituen, eta geologia, kimika eta medikuntza alorrean interesatu ere.

Leipzig-en zuzenbidea ikasi zuen (1765), baina gaixotasun larri batek ikasketak uztera behartu zion 1768an Frankfurtera itzuliz. Katharina von Klettenberg, bere amaren lagunak zaindu zuen, mistizismo pietistan barneratu ere. Ikasketetara itzuli zen 1770ean Estrasburgon, hurrengo urtean amaituz. Han igarotako urte biak erabat garrantzitsuak izan ziren Goetherentzako: emakumezko pertsonaia gehienak iradoki zizkion Friederike Brion ezagutu zuen; baita Erromantizismoan eragin handia izan zuen Johann Gottfried von Herder filosofoa ere. Herderrek alemaniar poesia popularrean barneratu zuen, Shakespeare-en unibertso erakutsi eta Neoklasizismo frantsesetik baztertu.

Behin Frankfurtera itzuliaz, Götz von Berlichingen (1773) tragedia idatzi zuen eta Herderrekin batera Sturm und Drang mugimenduko manifestua idatzi: Alemaniako estilo eta arteaz (1773). Lan honetan James Macpherson (Ossian) eta Shakesperaren lanak errebindikatu zituen.

Bere bizitza literarioan, Goethe amorru bizizko Sturm und Drang-en Erromantizismoan hasi zen, baita mugimenduko obra garrantzitsuena idatzi ere: Werther (1774). Erromara egin zuen bidaia hurrengo, eta han erromantizismoaren estetika baztertzen hasi, estilo klasiko grekolatindarraz bat etortzeko.

Werther nobelaren etorria 1772 inguruan izan zuen, Kestner izeneko funtzionario baten emaztea zen Charlotte Buff izeneko emakumeaz maitemindu zenean. Desamodioak eta ezagun baten suizidioak garai hartan eragin izugarria izan zuen nobela idaztera bultzatu zuten.

1772 eta 175 artean Clavijo (1774) eta Stella (1775) dramak idatzi zituen. 1775ean Carlos Augusto Printzipearen zerbitzuan sartu eta Weimarrera bizitzera joan zen. Printzipeak emandako lanak direla eta literatura ia hamar urtez baztertu zuen. Goethe legazioko kontseilari sekretu izatetik, kontseilari sekretu izatera pasa eta azkenekoz, ministro goren bezalako bat bilakatu.

Garai honetan hasi zen bere zientzia ikerkuntzekin. Optikaz interesatua, koloreen Isaac Newton-en teoria ezberdin bat landu zuen, eta baita geologia, kimika eta osteologia arloetan sakondu ere.

Weimarren izan zuen karguak aristokraziarekin eta hainbat pertsonai garrantzitsurekin erlazionatzea ahalbidetu zion: Napoleon Bonaparte, Beethoven, Friedich von Schiller edota Arthur Schopenhauer esaterako.

Izatez, Goetheri esker, Weimar Alemaniako kultura gunea bilakatu zen, han bere obra famatuenak idazten hasi zen, Ifigenia en Tauris (1787), Egmont eta Fausto. Goethe 1832ko martxoaren 22an Weimarren zendu zen. Faustoren azken bertsioa hil ondoren agertu zen 1832an.


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren lanen artean, hauek nabarmenduko ditugu:

  • "Götz von Berlichingen" (1773)
  • "Die Leiden des jungen Werther" (1774)
  • "Prometheus" (1774)
  • "Wilhelm Meister Lehrjahre" (Wilhelm Meister-en ikasketa urteak) (1795)
  • "Faust" (1807) (Bigarren zatia 1831an amaituta)
  • "Die Wahlverwandtschaften" (1809)

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria argitaletxeak kaleratutakoak:

Ibaizabal argitaletxeak kaleratutakoak:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Wolfgang von Goethe Aldatu lotura Wikidatan