Johannes Ewald
Wikipedia(e)tik
Johannes Ewald Danimarkako poeta eta antzerkigilea izan zen (Kopenhage, 1743 - 1781). Poema lirikoak idatzi ondoren, 1769an Klopstock idazle alemaniarrarekin topo egin zuen, eta hark iparraldeko mitologiara zaletu zuen. Orduan bi antzerki idatzi zituen, mitologia-gaiak hartuz: Rolf Krage (1790) eta Balderren heriotza (1775). Erlijio-krisialdi baten ondoren, lirismoa gehiago errotu zitzaion, eta Damutua eta Oda arimari idatzi zituen. Danimarkako ereserki nazionala haren Fiskerne operatik hartu da. Danimarkako poeta liriko handienetakoa da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.