Johannes Gutenberg

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Johannes Gutenberg

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohannes Gensfleisch zur Laden zum Gutenberg
JaiotzaMainzc.1398
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
BizilekuaMainz
HeriotzaMainz1468ko otsailaren 3a (67/68 urte)
Familia
AitaFriele Gensfleisch zur Laden
AmaElse Wirich
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erfurt (en) Itzuli
(1418 (egutegi gregorianoa) -
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, tipografoa, Irarlea, ingeniaria, errementaria, urregina eta mintmaster (en) Itzuli
Lantokia(k)Mainz eta Estrasburgo
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 8145 Edit the value on Wikidata

Johannes Gensfleisch zur Laden zum Gutenberg (Mainz, Alemania, 1398 inguru - 1468ko otsailaren 3a) asmatzailea izan zen. Inprimaketaren teknologia landu zuen, eta tinta garatu. Europara inprimatzeko makina mugikorra ekarri eta garatu zuelako da ezaguna, aurretik tresna hori Txinan eta Korean erabili baitzen. Haren lanik ezagunena lehendabiziko Biblia inprimatzea izan zen, 1445ean, Mainzen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita Friele Gensfleisch zu Laden izan zen, geroago zum Gutenberg abizena hartuko zuena eta ama, berriz, Else Wyrich Badirudi, sendiak etxea jaso zuela herentzian eta Hessera aldatu zutela bizilekua. Erfurteko unibertsitatean ikasi zuela uste da, bere izena agertzen baita hemen 1419an: Johannes de Alta Villa, Eltville am Rhein herriaren latinezko izena. Urte horretan hil zen bere aita.

Hutsunea dugu bere biografian 1434 arte, Estrasburgon errementari lanetan aurkitzen dugun arte. Hortxe ditugu 5 urte geroago epaiketa baten aztarnak. Badirudi Hanz Riffeekin elkartu zela eta zerbait sekretua garatzen ari zirela.

1438an sozio berriak sartu ziren: Andreas Heilman eta Andreas Dritzehen (epaiketa hauen oinordekoek jarri zuten): Badirudi harribitxiak lantzen eta ispiluen ekoizpena erakusten aritzen zela, baina denbora gehiena "zerbait sekretua" egiten ari zen. Bere sozioek jakin zutenean, parte hartu nahi izan zuten eta Gutenbergek gustura hartu zuen proiektua, diru faltan baitzebilen, jada. 1438an sinatu zuten kontratua eta 125 florineko ekarpena egin zuten sozio berriek.

Urte hartako eguberrian, sozioetako bat, Andreas Dritzehn, hil egin zen eta bere senideek elkartean sartu nahi izan zuten edo, bestela, konpentsazio ekonomikoa eskatu zuten. Kontratuan ez zuen horrelakorik jartzen eta Gutenbergek ezetza eman zien. Horregatik joan behar izan zuen tribunaletara 1439an eta oinordekoak galtzen atera ziren.

1444 arte Estrasburgon geratu bazen ere, azkenean, Mainzera itzuli zen eta elkarte berri bat osatu zuen Johann Fust judu bankariarekin batera. Honen maileguak lagunduko dio 1449an Konstantzaren meza liburua argitaratzen, munduan tipografoz eginiko lehen liburua. Gutenbergen kolaboratzaile nagusia Peter Schöffer izan zen, Parisen ikasitako kaligrafo aurreratua. Hala ere, lana nekez ari ziren aurreratzen eta Fust pazientzia galtzen ari zen, jarritako diruarekin ez baitzuen errentagarritasun azkarra lortzen. Presa sartzen hasi zitzaion Gutenbergi eta horrela hasi ziren lehenengo haserreak.

1452an, Gutenberg bere Gutenbergen Biblia edo 42 lerrokoa deituko dena hasi zen editatzen. Izen hau ematen zitzaion 1.280 orrialdetako zutabe bakoitzak 42 lerro zituelako. San Jeronimoren Idazkiak lanaren latinezko bertsioa zen eta 5 milioi tipo galdatu beharrean izan ziren. 120 ale egin zituzten paperean eta beste 20 pergaminoan. Lehenengoetatik 33k iraun dute gaur egunera arte eta bigarrenetatik, berriz, 13. Burgosko Liburutegi Nazionalean dago bat gordeta.

1455ean, Fusti mailegua itzultzeko baliabiderik gabe zegoen eta berarekin zuen elkartea hautsi egin zen. Miseria larrian bizi behar izan zuen eta inprentaren metodologia sekretua zabaldu beharrean izan zen, eguneroko ogia lortu nahi bazuen. Tarte horretan, Fust bankaria Peter Schöfferekin elkartu zen eta, bien artean, 1456an Gutenbergen Biblia argitaratu zuten. Hurrengo urteetan ere argitalpenak jarraitu zuten, Psalmorum Codex, adibidez.

1468ko otsailaren 3an, erabat diru gabe eta munduak ahaztuta, hil zen Johannes Gutenberg. Hala ere, inprenta modernoaren asmatzailearen ohorea jaso zuen.

Asmatzailea eta negozioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutenbergen Biblia

Gutenbergen erronka Bibliaren kopia ugari aldi berean eta fraideek egiten zuten denbora erdian ekoiztea izan zen. Gainera, beharrezkoa zen kopia guztiek eskuz egindakoen itxura bera hartzea.

Zurezko hagatxoak erabili ohi ziren ordura arte eta higatzen joaten ziren, erabiltzen hasi bezain laster. Gutenbergek alfabetoko letra guztien zurezko moldeak egin zituen eta burdinaz bete. Hortxe sortu ziren lehen tipo higigarriak. Eskuizkribua kopiatzen zuten 150 tipo burutu zituen eta banan banan lotzen joan zen.

Inprimatze xafla egiteko ardo prentsa zahar bat erabili zuen eta hemen lotu zituen tipo higigarriak. Letra larriak eta marrazkietarako hutsunea ere utzi zuen. Zenbaitetan, eskuz bukatuko zuten lana.

Gutenbergek primerako lana egin zuen asmatu berri zuen inprentan, baina ez zituen gastuak ondo neurtu eta berehala geratu zen dirurik gabe. Mailegu berria eskatu zion Johann Fusti, baina negoziazioak ez ziren samurrak eta sozio egiteko eskaintza luzatu behar izan zion. Fustek baietza eman zion eta Peter Schöfferri eman zion inbertsioaren arrakasta zaintzeko ardura.

Bi urte lanean aritu eta gero, Gutenberg berriro geratu zen xentimorik gabe. Gutxi falta zitzaion bere 150 Bibliak bukatzeko, baina Fustek ez zion mailegu berririk eman nahi izan eta aurretik utzitako guztiak eskatu zizkion. Ezin ordaindurik, negozioa bankariarentzat izan zen eta Gutenbergen ondoan ikasten aritu zen iloba geratu zen lanean. Peter Schöfferrek Bibliak bukatu eta berehala prezio ederrean saldu zituen.

Eskaera pila izan zuen handik aurrera, azkar baino azkarrago erantzuna jasoz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]