Johannes Kepler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johannes Kepler
Johannes Kepler
Zientzialaria
Arloa matematika, astronomia, astrologia
Jaio 1571ko abenduaren 27a
Alemania Weil der Stadt (Germaniako Erromatar Inperioa, egungo Alemania)
Hil 1630eko azaroaren 15
Alemania Ratisbona (Germaniako Erromatar Inperioa, egungo Alemania)
Lanak Keplerren legeak


Johannes Kepler (Weil der Stadt, 1571ko abenduaren 27a - Ratisbona, 1630eko azaroaren 15a) alemaniar matematikari eta astronomoa zen, planeten mugimenduaren legeak garatu zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Württemburgoko Weil der Stadt-ko hirian jaio zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuan. Bere senitarteak luthertarrak izanik, Ausgburgoko Konfesiokoak, atsekabe anitz izan zituen. Mutil gaixotia eta familia txirokoa izan zen. Hala ere, bere dohain ugariek dirulaguntza lortzeko aukera eman zioten Tübingen-go unibertsitatean, apaiz luthertarra bilakatzeko. Han Kopernikoren ideiak ezagutu zituen. Gero, 1594an, Austriako Graz hirian matematikazko klaseak eman zituen. Han ere, "Mysterium Cosmographicum" idatzi zuen, Kopernikoren ideien alde.

Kontrarreforma zela kausa Pragara joan behar izan zuen. Han Tycho Brahe danimarkar astrologo ospetsua ezagutu zuen, eta hura zendu zenean, zeukan lanpostua, matematikari inperiala, hartu zuen. Tycho Braheren datuak erabiliz, Marte planetaren orbita elipse bat zela eriden zuen. 1609an "Astronomia Nova" argitaratu zuen, aurkikuntza berriekin, orain Keplerren planeten mugimenduei buruzko lehenengo bi arauak deritzenak.

1612an luthertarrak Pragatik bota zituzten, beraz Kepler Linzera joan zen. Bere emaztea eta bere bi seme-alaba zendu zitzaizkion, baina berriro ezkondu zen. Hala ere, bere bizitza osoan zehar arazo pertsonalak eta ekonomikoak izan zituen. Beste bi alaba gazte hil zitzaizkion eta Württembergera itzuli behar izan zuen bere ama sorginkeria epaiketa batez libratzearren.

1619an "Harmonias Mundi" argitaratu zuen liburuan hirugarren lege bat ezarri zuen. Askotan lekuz aldatu izan arren zazpi aleko "Ephitome Astronomiae" argitaratu zuen, 1621an. Hau bere lanik garrantzitsuena izan zen eta teoria heliozentrikoa bere osotasunean eztabaidatu zuen. Tycho Braheren "Rudolphine tables" osatzen ere ihardun zuen, planeten posizioak iraganean eta etorkizunean ezartzeko. Horretarak hobetu zituen logaritmoak erabili behar izan zituen. Kepler Ratisbonan (Regensburg-en) hil zen 1630an, Sagandik, bere bizilekutik zorra bat kobratzera zihoala. Hogeita hamar urtetako gudan bere hilobia suntsitu zuten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-sistemaren Solido Platonikoaren maketa in Mysterium Cosmographicum (1596)
  • Mysterium cosmographicum (1596)
  • Astronomiae Pars Optica (1604)
  • De Stella nova in pede Serpentarii (1604)
  • Astronomia nova (1609)
  • Tertius Interveniens (1610)
  • Dissertatio cum Nuncio Sidereo (1610)
  • Dioptrice (1611)
  • De nive sexangula (1611)
  • De vero Anno, quo aeternus Dei Filius humanam naturam in Utero benedictae Virginis Mariae assumpsit (1613)
  • Eclogae Chronicae (1615)
  • Nova stereometria doliorum vinariorum (1615)
  • Epitome astronomiae Copernicanae (1618–1621)
  • Harmonice Mundi (1619)
  • Rudolphine Tables|Tabulae Rudolphinae(1627)
  • Somnium (1634)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Kepler Aldatu lotura Wikidatan