Johannes Reuchlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johannes Reuchlin

Alemaniar humanista eta exegeta (Pforzheim, 1455 - Bad Liebenzell, 1522). Grekoa ikasi zuen Parisen, Zuzenbidea Poitiersen eta hebreera Frederiko III.aren sendagilearekin. Juduen kabalaren ezkutuko zientzia landu eta zabaldu zuen, eta Mainz-ko Inkisizioak epaitu nahi izan zuen, baina Aita Santuak parte hartu zuen auzian, eta zigorra arindu zioten. Ondoren Tubingara joan zen, eta hango Unibertsitateko irakasle zela hil zen. Erasmorekin batera, mendebaldean hebreera eta grekoa ezagutarazteko ahalegin handiak egin zituen. Obra nagusiak: De rudimentis hebraicis (1506, Hebreeraren oinarriak) eta Epistolae obscurorum virorum (1515-1517, Gizon ilunen gutunak).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Reuchlin Aldatu lotura Wikidatan