John B. Keane

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

John Brendan Keane (1928ko uztailaren 21a - 2002ko maiatzaren 30a) Kerry konderriko Listowel udalerrian jaiotako irlandar eleberri idazle, saiakeragile eta antzerkigile bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak William B. Keane eta Hannah Purtill izan ziren, bere lehendabiziko ikasketak Listoweleko National School edo Ikastetxe Nazionalean burutu zituen, ondoren herri bereko St. Michael's Collegera igaro zelarik. Kimikari laguntzaile gida A.H Jonesentzat lan egin zuen - azken hau zaharkinak erosten zituen kimikari bat zen. 1951 eta 1955 urteen artean Keanek Erresuma Batuan hainbat lanetan jardun zuen, eta 1955tik aurrera Listowel bere sorlekuan bere izena daraman taberna baten jabe da.

Mary O'Connorrekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen. 1991an Dublingo Erret Elkartearen Ohorezko Kide izendatu zuten, Irlandar International PEN erakundearen presidentea zen, Irlandar Eleberriegileen Elkartea eta Aosdána erakundeetako kide ere bazen. Bere bizitza osoan zehar Fine Gael alderdi politikoaren kide nabarmena izan zen, bere ikuspuntu politikoak agertu edo eztabaidatzeko garaian inoiz ez zen lotsati izan.

Bizi zelarik John B. Keanek 46 idazlan argitaratu zituen. Listoweleko bere etxean - bertako taberna ezaguna - prostatako minbiziaz 73 urteko adinarekin zendu zen. 2007an Idazlearen Astearen ospakizunean zehar Keanek horrenbeste maite zuen Listowel bere sorterrian Clare konderriko Seamus Connolly eskulturgileak Keanen omenez jasotako eskultura bat altxa zen.

Bere hiloba zenbait saridun Fergal Keane kazetari ikerlaria da. Bere semea Kilkenny People egunkariko kazetaria da.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizunak

Eleberriak

  • The Bodhrán Makers (1986)
  • Durango
  • The Contractors
  • A High Meadow
  • Letters of a successful T.D
  • Letters of a Love-Hungry Farmer" (1974)

Saiakerak

  • Love Bites
  • Owl Sandwiches

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]