John Cairns
Wikipedia(e)tik
John Forster Cairns (Oxford, Ingalaterra, 1922 -) biologo ingelesa da.
Biografia[aldatu]
1952an, medikuntzako doktore egin zen Oxfordeko Unibertsitatean. Ondoren, Australian aritu zen zenbait urtez gripearen eta baztangaren birusaren ugalketa aztertzen. 1957an, Kaliforniako Teknologia Institutuan jardun zuen lanean DNAren errepikapenaren inguruan.
Australiara itzuli zen baztangaren birusaren inguruan lan egiteko, eta, 1960an, Estatu Batuetan lan egin zuen A. Hersheyren laborategian. Escherichia coli bakterioaren DNA aztertu zuen, eta 1963an jakin zuen DNA molekulek Y forma zutela. 1963-1968 urteetan, Cold Spring Harbor laborategiko zuzendari izan zen, eta, 1973tik aurrera, Mill Hill (Londres) laborategikoa.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.