John Cleese

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Cleese
John Cleese
Datu pertsonalak
Izen osoa John Marwood Cleese
Jaio 1939ko urriaren 27a (74 urte)
Weston-super-Mare, Somerset (IngalaterraIngalaterra)
Lan nabarmenenak Monty Python and the Holy Grail
IMDB IMDBko fitxa

John Marwood Cleese (Weston-super-Mare, Somerset, 1939ko urriaren 27a - ) Ingalaterrako umorista eta aktorea da, Monty Python taldeko kidea izateagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txiki-txikitatik umore aldartea izan du Cleesek: eskolatik bota zuten patioko estatua idulkitik jaitsi eta komunera joan zela oinatzak marraztearen bidez iradokiagatik. Zuzenbidea Cambridgeko Unibertsitatean ikasten ari zela, Graham Chapman, etorkizuneko beste Monty Pythoneko kidea, ezagutu zuen. Cleesek, halere, irratirako saioak idazteari eta antzezteari ekin zion. Ameriketako Estatu Batuetan Terry Gilliam, beste Monty Pythoneko kide bat, eta Connie Booth, etorkizuneko emaztea, ezagutu zituen.

1965ean Cleese Londresera itzuli zen. Chapmanekin batera The Frost Report telesaiorako idazten hasi zen. Telesaio horretan Ingalaterrako umorista hoberenak bildu ziren, haien artean Eric Idle, Terry Jones eta Michael Palin Monty Pythoneko kideak. Taldea sortu zen 1968an Monty Python's Flying Circus telesaioa egitearren. Lau urte iraun bazuen ere, Cleesek laugarrenean apenas ez zuen parte hartu. Haren ustetan, saioaren kalitateak behera egin zuen. Hala ere, taldera bueltatu zen Monty Python and the Holy Grail, Life of Brian eta The Meaning of Life filmetan jardutera.

Horretaz kanpo taldea utzita, Cleesek arrakasta handia ezagutu zuen Britania Handiko telebistan Fawlty Towers saioarekin. Saio hau, gaur egun ere, britaniar komedia hoberenetakotzat jotzen da. 80 eta 90eko hamarkadetan, Cleese zineman aritu da behinik behin; tartean Monty Pythonera itzuli da, 1982an esaterako, Monty Python Live at the Hollywood Bowl egitera. 1988an A Fish Called Wanda idatzi zuen. Historiako film ingeles arrakastatsuena izan zen, eta Oscar sarirako izendapena jaso zuen Cleesek.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
1968 Interlude
1969 The Magic Christian
The Best House in London
1970 The Rise and Rise of Michael Rimmer
1971 And Now for Something Completely Different
1974 Romance with a Double Bass
1975 Monty Python and the Holy Grail Sir Lantzelot,
Tim intxixua,
Goardia #2,
Lagun #1,
Zaldun Beltza
1976 Meetings, Bloody Meetings
1977 The Strange Case of the End of Civilization as We Know It
1979 Monty Python's Life of Brian Reg
1980 The Secret Policeman's Ball
1981 The Great Muppet Caper
Time Bandits Robin Hood
1982 Dish
Privates on Parade Major Giles Flack
1983 Yellowbeard Itsua
Monty Python's The Meaning of Life Asko
1985 Silverado Langston
1986 Clockwise Mr. Stimpson
1988 A Fish Called Wanda Archie Leach
1989 Erik the Viking Halfdan Beltza
1990 Bullseye!
1991 An American Tail: Fievel Goes West Cat R. Waul
1992 Did I Ever Tell You How Lucky You Are? Narratzailea
1993 Splitting Heirs Raoul P. Shadgrind
1994 Mary Shelley's Frankenstein Waldman irakaslea
Disney's Rudyard Kipling's The Jungle Book Dr. Julius Plumford
The Swan Princess Jean-Bob
1996 The Wind in the Willows Abokatua
Fierce Creatures Rollo Lee
1997 George of the Jungle
1998 In the Wild: Operation Lemur with John Cleese Aurkezlea
1999 The Out-of-Towners Mr. Mersault
The World Is Not Enough R
2000 Isn't She Great
2001 Quantum Project
Here's Looking at You: The Evolution of the Human Face Narratzailea
Rat Race Donald P. Sinclair
Harry Potter and the Philosopher's Stone "Nearly Headless Nick"
2002 Harry Potter and the Chamber of Secrets "Nearly Headless Nick"
Roberto Benigni's Pinocchio
Die Another Day Q
The Adventures of Pluto Nash James
2003 Charlie's Angels: Full Throttle Alexen aita
Scorched
George of the Jungle 2
2004 Shrek 2 Harold erregea
Around the World in 80 Days
2005 Valiant Mercury (ahotsa)
2006 Charlotte's Web Samuel ardia (ahotsa)
Man About Town Dr. Primkin
2007 Shrek the Third Harold erregea
2008 Igor Dr. Glickenstein
The Day the Earth Stood Still Dr. Barnhardt
2009 The Pink Panther 2 Charles Dreyfus inspektorea
Planet 51 Kipple irakaslea
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Cleese Aldatu lotura Wikidatan