John Crank
John Crank (Hindley, Lancashire, Ingalaterra, 1916 - matematikaria ) matematikaria izan zen. Manchesterko Unibertsitatean egin zituen ikasketak (1934-1938), eta han Lawrence Bragg eta Douglas Hartree izan zituen irakasle. Balistikan lan egin ondoren (gerratea zela eta), fisikari matematikoa izan zen Courtauldseko Fundamental Research Laboratory (Oinarrizko Ikerketarako Laborategia) delakoan, 1945-1957 bitartean, eta matematika-irakasle izan zen Brunel Unibertsitatean, 1957-1981 bitartean. Ekarpen garrantzitsuak egin zituen ekuazio partzial diferentzialen zenbakizko ebazpenean, bereziki beroaren eroapen-problemen ebazpenean. 1940ko hamarkadan, kalkulu horiek idazmahai-makina mekaniko bakunetarako erabili ziren. Hala ere, Crank ezagunagoa da beroaren ekuazioaren inguruan, Phyllis Nicolsonekin batera egindako lanari esker. Hala, L. F. Richardsonek 1910ean egindako ekarpenak hobetu zituzten; modu horretan, Crank eta Nicolsonek zenbakizko metodo egonkor bat eraiki zuten, ekuazio linealen sistema erraz bat ebaztea eskatzen duena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.