John Deacon

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biografia

Queen aurretik

John Deacon, 1951. urtean jaio zen Leicesterren. Bere aitak seguroen konpainia batean egiten zuen lan eta honekin, amarekin eta ahizpa txikiarekin bizi zen. Hamar urterekin, "Tommy Steele" -plastikozkoa eta gorria zelako honela deitua- gitarra bat oparitu zioten. 1960ean familia Oadbyra joan zen bizitzera, hiriaren kanpoaldera, beraz eskolaz aldatu ziren.Nahiz eta musika asko gustatu -gehienbat The Beatles, The Rolling Stones, The Animals,The Hollies, The Dave Clark Five, The Zombies- bere hobbyrik garrantzitsuena Electrónica zen. 1962. urtean, hamaika urte bete zituenean, gitarra jotzen ikasi nahi zuela erabaki zuen, eta aurrezten hasi zen bat erosteko, egunkariak banatuz goizetan. Laister, gitarra akutika bat erosteko haina diru zuen, beraz, lagun batzuekin hasi zen entsaiatzen garaje batean. Hamalau urterekin bere lehen banda zuen, The Opposition izenekoa. Talde honekin Leicesterren eta inguruko herrietan jotzen ibili zen. 1966ean, beste pertsona bat sartzen da taldean eta bajistak utzi egiten du, beraz Deaconek hartzen du bere lekua, bgarreb eskuko baxu EKO batekin. Beren aldaketagatik, ondoren The New Opposition izena hartzen dute.Irailean, John Beauchamp Grammar School-en matrikulatzen da, Leicesterren. Oraindik Elektronika gustoko zuen eta ikasketak gogotsu hasi zituen, baina honek bere taldearekin kontzertuak ematea galarazten zion, ohorea hartua zuenak. 1968ko martxoan, taldekideek “Art” izena jarri zioten taldeari. Erregularki jotzen zuten, baina ez ziren oso ongi konpontzen. Irailean, taldekide zaharrenetariko batek uzten du, Richard Young, beste talde batean jotzeko. 1969ko abuztuan bere azken kontzertua ematen du Art taldearekin, Beaucamp Grammar Schooleko nota onengatik Chelsea College-en hartu zutelako, Londreseko Unibertsitatean, Elektronika ikasteko.Bigarren maila hastean, musika faltan botatzen zuen eta baita taldean jotzea ere.Momentu horretan, Abbey Road , The Beatles-en albuma, bere influentzia bilakatu zen, hauek gehienbat:Come Together,Something,Oh! Darling, I Want You y Because. Hauek dira gehienak gustatzen zaizkionak, eta bere ama konbentzitu zuen musika tresnak Londresera eramateko. Hala, bere pisuko lagunak gitarra jotzen zuenez, Peter Stoddart izenekoa, beste bi gelakiderekin elkartu ziren, Deacon izeneko taldea sortuz. Baina John ordea ez zen ondo sentitzen, ez zitzaiolako taldearen soinua gustatzen.

Queen sortu

1971.urtearen hasieran, Peter Stoddart eta Christine Farnell lagunekin Maria Assumpta Teacher Collegera joan zen. Christinek, Roger Taylor, Brian May eta Freddie Mercury, neskaren hiru lagunak, aurkeztu zizkion. Hauek beren Queen talderako bajista bat bilatzen ari ziren, beraz Johni ea beraiekin proba bat egitea gustatuko litzaioken galdetu zioten, hurrengo egunetan Imperial Collegen izan zena. Queeneko partaideek, oso ona zela eta isila zenez, erraz moldatuko zela taldera pentsatu zuten. Gainera, Elektronikan mago bat izateak ere eragin handia izan zuen bere aukeraketan. Egun batzuk geroago, dei egin zioten eta Queen taldearen azken partaide bilakatu zen. Ondoren, ingeniero elektroniko formazioari esker, bandarentzat ekipoak eraiki eta adaptatu zituen. Bere sorkuntzarik ezagunena “Deacy Amp”-a da, Brian Mayk eta berak erabilia, Bohemian Rhapsody abesti famatuaren amaieran adibidez. Johnek bere bizitzako hurrengo 16 urteak Queen taldearekin giran igaro zituen, 12 album eta 32 “sencillo” koproduzitzen. 1986-ean, bere lehen eta azken bakarlari lana egin zuen. The Immortals taldea osatu zuen Robert Ahwai eta Lenny Zakatekekin batera, No Turning Back gaia lantzeko, urte honetan merkatura ateratakoa eta Biggles pelikulan ateratzen dena. 1988 eta 1991.urteetan, Johnek Queenekin lan egin zuen, bi album grabatuz, The Miracle eta Innuendo. Freddie hil eta gero, John Brian eta Rogerren ondoan atera zen The Freddie Mercury Tribute Concert-ean, 1992.urtean.1993.urtean, 6 gai jo zituen Rogerren ondoan Cowdray Ruins kontzertuan. 1993 eta 1995. urteen artean, Made In Heaven albuma bukatzen buru-belarri ibili zen, Brian eta Rogerrekin batera. 1997. urtean, Queenen Freddie gabeko lehen single eta bakarrean parte hartu zuen, No-One But You. Abesti hau eta taldea Elton Johnekin ateratzea Parisen izan ziren bere azken lanak queen taldearekin.

Queen utzi

Queen taldean Freddie asko botatzen zuen faltan eta bera ez zegoela talderik pentsatzen zuen. Orain, nahiz eta Brian eta Rogerrek gertakari guztiak esplikatzen dizkioten, jada musikatik zeharo erretiratu da.

Kanpo loturak