John Dillon
Wikipedia(e)tik
John Dillon Irlandako mediku eta politikaria (Dublin, 1851 - Londres, 1927). Abertzalea zen, eta behin baino gehiagotan espetxeratu zuten Irlandako independentziaren alde borrokatzeagatik. Diputatu izan zen 1880an, eta Irlandako Federazio Nazionaleko buruzagi izendatu zuten 1896an. 1918ko hauteskundeetan, ordea, Sinn Fein alderdiak boto gehiago eskuratu zituen Dillonek zuzentzen zuen alderdiak baino, eta gainbehera nabarmena izan zuen haren alderdiak orduz geroztik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.