John Dudley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Dudleyren erretratua

John Dudley ingeles politikaria izan zen (Londres, 1502 - 1553). Henrike VIII.aren agindupean frantsesen eta eskoziarren aurka borrokatu zen. Alderdi protestanteko buruzagietako bat izan zen, eta Henrike erregearen agintaldiko azken urteetan eragin handia izan zuen Dudleyek. Gogor zigortu zituen nekazarien matxinadak (1549). Eduardo VI.a errege gaztearengan ere gero eta eragin handiagoa izan zuen, eta Jane Grey bere besoetakoa Erreinuko ondorengo izendarazi zuen. Erregea, aldiz, gazterik hil zen, eta erregina izendatu berriaren aurka altxatu zen herria. Dudley eta Jane Grey hiltzera zigortu zituzten.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Dudley Aldatu lotura Wikidatan