John Edgar Hoover

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:56, 22 urtarrila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula John Edgar Hoover (1895eko urtarrilaren 1a, Washington Hiria - 1972ko maiatzaren 2a, Washington Hiria) Federal Bureau of Investigation (FBI) agentziako sortzailea eta lehenbiziko zuzendaria izan zen. FBIko zuzendaritzan 1935eko martxoaren 22tik 1972ko maiatzaren 2ra egon zelarik, hortaz, postu hortan denbora gehien egon den zuzendaria da.

Calvin Coolidge presidenteak FBIren aurrekaria zen Bureau of Investigation erakundeko korrupzioa ezabatu eta berrantolatzeko asmoz izendatu zuen. Hooverrek lehenik korrupzio maila handia zuten agenteak kaleratu zituen, bide batez bere postu igoeran lehiakideak izan zitezkeenak ere erditik kendu zituelarik. Behin bere karguan ongi ezarria zegoela, berari leial zitzaizkion agente profesionales inguratu zen. Bestalde, FBI erakundearen normazilazioa eta bere ohiko prozedurak berari zor zaizkio: krimenaren eszenalekuko ikerketa forensea nahiz tanatologikoa. Gainera, bera agintean jarri zenetik FBIko agente gisa kontulari adituak, lege aholkulariak eta zientzialariak ere sartu zituen.

Hoverrek FBI erakundea orokorrean asko hobetu zuen, halere bere alde ilunak ere izan zituen: politikari, artista eta aktore ugariren bizitzako xehetasun pribatuen berri izan zuen, bai estatubatuarrak zein atzerritarrak, horien artean Pablo Picasso, John Lennon, Marilyn Monroe, Elvis Presley eta Lucille Ball... gainera bere agintaritzan FBI erakundeak Robert Oppenheimer zientzilariari espia komunista bat izatea leporatu zion, nahiz eta zientzilaria erabat errugabea izan. Guzti honek estatubatuar giartearen zati baten aldetik nahiko pertsonaia gorrotatua bilakatu zuen.

Hoverrek FBIko zuzendari gisa botere handia pilatu zuen, honen ondorioz Ameriketako Estatu Batuko zazpi presidenteen agintaritzei irautea lortu zuen, gehienbat bere baitan zituen informazio iturri handiak eta bera ordezkatzea suposatzen zuen diru gastu handiari esker.

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Edgar Hoover Aldatu lotura Wikidatan