John Flaxman
Wikipedia(e)tik
John Flaxman (York, 1735eko uztailaren 6a - Londres, 1826ko abenduaren 7a) eskultore, diseinatzaile eta grabatzaile ingelesa izan zen. George Romney eta William Blakerekin bat egin zuen, eta erliebeak eta dominetako erretratuak egin zituen. Erroman egin zuen egonaldi batean, Winckelmannen teoria neoklasikoen eragina izan zuen. Ospe handia izan zuen Europa osoan, eta monumentu askotan egin zuen lan (Nelsonen hilobia, Westminster abadia). Ontzi grekoetatik hartu zituen gaiak, Iliada eta Odisearen argitalpenak apaintzeko (1793).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.