John Frederic Daniell
Wikipedia(e)tik
Daniell pilak, National Museum of American History (Washington).
John Frederic Daniell (Londres, Ingalaterra, 1790eko martxoaren 12a - Londres, 1845eko martxoaren 13a) ingeles kimikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Royal Societyko kide izendatu zuten hogeita hiru urte zituela, eta kimikako lehenengo irakaslea izan zen King's Collegen. Zenbait tresna asmatu zituen, hezetasuna neurtzeko higrometroa, besteak beste. Oso ezaguna egin zuten elektrokimikaren alorrean egin zituen lanek. Bere izena daraman pila asmatu zuen, Daniell pila. Kobre eta zinkezkoa zen, eta korrontea sortzeko lehenengo iturri ziurra izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.