John Frederick Kensett

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Frederick Kensett

Bizitza
JaiotzaCheshire1816ko martxoaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1872ko abenduaren 14a (56 urte)
Hobiratze lekuaGreen-Wood hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaCheshire Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
MugimenduaHudson Ibaiaren Eskola
Genero artistikoaItsas ikuspegia
paisaia margolaritza

Discogs: 4659464 Find a Grave: 25779963 Edit the value on Wikidata

John Frederick Kensett (Cheshire, Connecticut, 1816ko martxoaren 22a - New York, 1872ko abenduaren 14a) estatubatuar Hudson Ibaiaren Eskolako paisaien-margolaria izan zen.

1838ra arte New Havenen aritu zen grabatzaile, eta urte horretan New Yorkera joan zen bankuko billeteen grabatuan lan egitera. 1840an 1840tik 1847ra Europan izan zen Asher Brown Durand, John William Casilear eta Benjamin Champneyrekin margolaritza ikasten.

Estatu Batuetara itzulita, New Yorken ezarri zuen bere estudioa. Ipar-ekialdean eta Mendi Harritsuetan bidaiatu zuen paisaiak margotzeko. Hudson Eskolako eta Diseinuko Akademia Nazionaleko kide izan zen. Arte Museo Metropolitanoaren sortzaileetako bat ere izan zen.

Bere lan nagusia Ingalaterra Berriko eta New Yorkeko estatuko paisaiak izan ziren. Thomas Coleren eragina izan zuen, baina kolore hotzagoak eta eszenografia ez hain dramatikoa erabiltzeagatik bereizi zen. Geroago, bere estiloak luminismorantz eboluzionatu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]