John Galsworthy
John Galsworthy (Kingston upon Thames, Surrey, Ingalaterra, 1867 - Londres, Ingalaterra, 1933) ingelesezko idazlea izan zen. Harrown eta Oxforden zuzenbide-ikasketak egin zituen. Errusiara, Ameriketara eta Ozeaniara egin zituen bidaiak; Joseph Conrad ezagutu zuen bidaldi horietako batean. Lehen lanak (From the four winds, kontakizun laburren bilduma; Jocelyn) John Sinjohn ezizenaz eman zituen argitara. The island pharisees izan zen haren benetako izenez eman zuen lehena. Haren lan nagusia The Forsyte saga izan zen, Viktoria erreginaren garaitik bi mundu-gerren arteko garaia bitarteko ingelesen bizimodua kontatzen duen liburu-saila. Estilo naturalista erabili zuen, eta gizarteko arazoei edo etika-arazoei buruz idatzi zuen. 1910ean idatzi zuen Justice antzerkian espetxeko bizimodua eman zuen argitara. Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1932an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.