John Goodricke

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Goodricke

Bizitza
JaiotzaGroningen1764ko irailaren 17a
Herrialdea Herbehereak
 Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaYork1786ko apirilaren 20a (21 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaHenry Goodricke
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Jasotako sariak
InfluentziakEdward Pigott (en) Itzuli
KidetzaRoyal Society

Find a Grave: 37768417 Edit the value on Wikidata

John Goodricke (1764ko irailaren 17 a - 1786ko apirilaren 20a) astronomo zaletu ospetsu bat izan zen, gorreria sakona zuena. Diplomatiko ingeles baten eta honen emazte herbeheretarraren semea, Groningenen jaio zen, Herbehereetan 1764an. Bost urte zituenean eskarlatinak jota gor geratu zen, baina bere gurasoek Edinburgoko eskola berezi batera bidali zuten, non ezpainak irakurtzen ikasi eta hitzegiteko ahalmena garatu zuen. Yorketik gertuko beste eskola berezi batera zihoan bitartean, astronomo zaletu zoli bihurtu zen. 1782an, hamazortzi urte baino ez zituenean, izar baten sekretuari buruzko suposaketa inspiratu bat egin zuen.

Perseus konstelazioko bigarren izarrik dizdiratsuena Algol deitzen da "Ogroaren burua" esan nahi duen izen arabiar bat. Guztiek nabaritu zuten zeozer arraroa izar honetan, astronomoek izar aldagarri deitzen dutena zen. Hiru egunetik behin, bere argia bat-batean murrizten da hiru laurden eta hamar orduz ilun mantentzen da bere jatorrizko dizdira berreskuratu aurretik. Greziarrek ez zuten asmatu honi buruz zer esan, beharbada salbuespen bat zen unibertso perfektu eta aldaezintzat suposatzen zenean. Astronomoek izar hori gutxienez 1670etik ezagutzen zuten, baina misterio bat izaten jarraitzen zuen.

Goodrickek izarra aztertu zuen eta dizdiran zituen aldaketak erabat erregularrak zirela ikusi zuen, hirurogeitazortzi ordu eta berrogeitabederatzi minutuko periodo batekin. Hauek azaltzeko, espekulazio ausart bat adierazi zuen: Algolek bere inguruan orbitatzen zuen lagun bat zuela eta bere dizdira lagun hau Algolen eta Lurraren artean igarotzen zenean jeisten zela iradoki zuen, bere argi gehiena eklipsatuz. 1783ko udaberrian, hamazortzi urte baino ez zituenean, Goodrickek idatziz aurkeztu zizkion bere espekulazioak Royal Societyari. 1786ko apirilak 16an, hogeitabat urterekin, Elkarteko kide bezala onartua eta Copley domina gutiziatuarekin saritua izan zen. Lau egun beranduago, pneumonia baten ondorioz hil zen.

1890ean, Goodricke hil eta ehun eta lau urte beranduago, Hermann Vogel astronomo alemaniarrak bere espektroskopioa Algolera zuzendu zuen eta, bere espektrotik abiatuta, Goodrickek emandako azalpena zuzena zela adierazi zuen. Algol izar bitar itzaltzaile bat zen: izar dizdiratsu bat aldiro-aldiro bere inguruan orbitatzen ari zen lagun ilunago batek itzaldua. Izar lagun hori "Goodrickeren Izarra" deitu zen.

2005eko urria eta 2006ko martxoa bitartean, York Unibertsitateko Sean Ellinghamek eta James Valnerrek, Goodrickek erabilitako behatokiaren kokapena aurkitzeko proiektu bat abiatu zuten, Goodrickek grabatu zituen datuak erabiliz. Sidney Melmorek eginiko azterketa batek Goodrickek Txanponaren Etxetik lan egin zuela erakutsi du, Yorkeko katedraletik gertu. Goodrickeren behaketak irudikatuz, bi ikasleek Goodrickek bere behaketak aipaturiko eraikineko bigarren solairuko ekialdereneko leihotik egin zituela ebatzi zuten.