John Graunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

John Graunt (Londres, 1620ko apirilaren 24a - Londres, 1674ko apirilaren 18a), demografiaren eta estatistikaren sortzaileetako bat da. Lanbidez saltzailea bazen ere, demografia modernorako jardunbide estatistikoak garatu zituen: lehenengo bizitza taula egin izana zor zaio, adin bakoitzeko bizi probabilitateekin batera. Epidemiologiaren aitzindarietako bat ere bada, bere ikerlanak osasun publikoaren estatistikak hartuta burutu baitzituen.

Ikerketa hauek Natural and Political Observations Made upon the Bills of Mortality 1662ko liburuan eman zituen, orduko agintariek izurrite bati aurre egin nahian zebiltzala. Bere lanak ez omen ziren erabili izurriteei aurre egiteko edota izurriteen eragina neurtzeko, baina Londresko biztanleriaren lehenengo zenbatespen bat egin zuen bere lanetan.

Bere lanak direla, Royal Society delakoaren kide izendatu zuten.