John Grisham

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Grisham

John Grisham (Jonesboro, Arkansas, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko otsailaren 8a-) ingelesezko idazlea da.

Bizitza

Kontularitza- eta zuzenbide-ikasketak egin zituen. Ikasketak amaituta, legelari gisa lan egin zuen, zuzenbide kriminalean lehenbizi, eta zuzenbide zibilean gero. Hamar urteko neskato baten bortxatzailearen epaiketak egin zion zirrarak bultzatu zuen idaztera, umearen aitak bortxatzailea hil egin izan balu epaileak egingo zuenaz idaztera hain zuzen. Izan ere, Girshamek legelarien inguruko thrillerrak idatzi ditu, arrakasta handikoak. Dohain berezia du elkarrizketak idazteko eta legelarien hizkuntza irakurle arruntarentzat ulergarri egiteko. Suspenseko bere eleberri horietan beti izaten da legelari bat zapaltzaile ahaltsuei aurre egin behar izaten diena bizitzak salbatzeko.

Bere lehen eleberria —A Time to Kill— atzera bota zioten behin eta berriz, harik eta argitaletxe batek eskuizkribua 15.000 dolarretan erosi zion arte. Paramount konpainiak hurrengo eleberriaren eskubideak erosi zituen 600.000 dolarretan, eta horrek argitaratzaile handienen arreta erakarri zuen, eta Doubleday argitaratzailearekin kontratua sinatu ondoren legelari lanbidea utzi zuen Grishmanek. The Firm (1991) eleberria libururik salduena izan zen urtebetez, eta 25 hizkuntza baino gehiagotara itzuli zen. Liburuan oinarrituta egin zen filma ere 1993ko film arrakastatsuenetako bat izan zen. Beste lan batzuk: The Pelican Brief (1992); The Client (1993); The Chamber (1994); The Rainmaker (1995); The Runaway Jury (1996); The Partner (1997).

Obra

Eleberriak

Fikzio ez-judiziala.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Grisham Aldatu lotura Wikidatan