John Guillermin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

John Guillermin (Londres, Ingalaterra, 1925eko azaroaren 11) britainiar zinemagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran egin zituen zinemagintzan lehen urratsak, Frantzian dokumentalak filmatuz britainiar indar armatuentzat. Hollywoodera jo zuen gero, eta lehenbiziko filma, "Lau egun" (1951), antzerki-obra baten egokitzapena izan zen. Ostera, haurrentzako filmak ("Abentura Hopfieldsen", 1954), komediak (Miss Robin Hood, 1952) eta thrillerrak ("Bi lagun parrandan", 1950; "Ingalatarrerako Bankuaren lapurreta", 1960) egin zituen, besteak beste. 1959an, "Tarzanen abentura handia" filmatu zuen —Sean Connery zen protagonistetako bat—, eta, 1962an, "Tarzan Indian". Gerrako filmak ere egin zituen, "Arrano urdinak" (1966), besteak beste. Arrakasta eta ospea film katastrofista batek ekarri zion 1974an: "Dorre puntako infernua". Handik lau urtera, 1878an, Efektu Berezien Oscar saria eskuratu zuen King Kong filmarekin. Urte berean egin zuen "Heriotza Nilon", Agatha Christieren eleberri ezagun batean oinarritua: Jantzi Onenen Oscarra eman zioten. Beste film aipagarri batzuk: "Hegazkin-bahiketa" (1972), "Shaft Afrikan" (1973) eta "King Kong II"(1987).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]