John Irving

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Irvingen erretratua

John Irving (Exeter, New Hampshire, Ameriketako Estatu Batuak, 1942) ingelesezko idazlea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pittsburgheko, Vienako eta New Hampshireko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1967an Mount Holyokeko Unibertsitatean hasi zen lanean, Ingeleseko sailean, eta handik bi urtera argitaratu zuen bere lehen nobela, Setting Free the Bears (1969, Aska ditzagun hartzak). Ondoren The Water-Method Man (1972, Uraren metodoa erabiltzen zuen gizona) eta The 158-Pound Marriage (1974, 158 liberako ezkontza) kaleratu zituen. 1978ko The World According to Garp (Mundua Garpen arabera) nobelak sekulako arrakasta izan zuen, eta unibertsitateko lana utzi eta literaturari eskaini ahal izan zion bere denbora guztia. Nobela hori Liburuaren Sari Nazionalerako izendatua izan zen, bai eta Kritikarien Elkartearen Liburuaren Sari Nazionalerako ere.

Harrezkero beste zenbait nobela argitaratu ditu: The Hotel New Hampshire (1981, New Hampshire Hotela, 1982an film bat egiteko erabili zena), The Cider House Rules (1985, Sagardoaren etxeko arauak, hori ere zinemara eramana), A Prayer for Owen Meany (1989, Owen Meanyren aldeko otoitza), A Son of the Circus (1994, Zirkuko semea), A Widow for One Year (1998, Urtebeteko alarguna). Trying to Save Peggy Sneed liburuak (1993, Peggy Sneed salbatu nahian), oroitzapenak, kontakizunak eta literaturari buruzko saiakerak biltzen ditu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Irving Aldatu lotura Wikidatan