John Jamieson Carswell Smart

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

John Jamieson Carswell Smart ingeles filosofoa da (Cambridge, 1920). Gaur egun, Australiako Monash Unibertsitateko irakasle emeritua da, eta metafisika, zientziaren filosofia, erlijioaren filosofia eta politika-filosofia arloetan dihardu. Espekulazioaren filosofia ororen kontra agertu da, eta kritikak egin dizkio existentzialismoari, bere ustez existentzialismoa hitz hutsean oinarritua eta patetikoa delako. Era berean, ikuspegi fenomeniko edo instrumentalista oro baztertu ditu, eta horien aurrean errealismo zientifikoa aldeztu du, esanez gauzaki fisiko guztiak errealak direla eta prozesu fisiko guztiak arau deterministek arautuak direla. Smartek ez du onartzen gorputza-adimena dualismoa, eta, oro har, utilitarismoaren alde agertu izan da. Idazlanen artean, aipagarriak ditu An Outline of a System of Utilitarian Ethics (1961, Etika utilitarioaren sistema baten oinarriak), Philosophy and Scientific Realism (1963, Filosofia eta errealismo zientifikoa), Between Science and Philosophy: An Introduction to the Philosophy of Science (1968, Zientziaren eta filosofiaren artean: zientziaren filosofiari sarrera) eta Utilitarianism: For and Against (1973, Utilitarismoa: zer alde eta zer kontra).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]