John Joseph Pershing

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:54, 22 urtarrila 2016
John Pershing
John Pershing
John Joseph Pershing
Datu pertsonalak
Izen osoa John Joseph Pershing
Ezizena Black Jack
Jaio 1860ko Irailaren 13an
Ameriketako Estatu Batuak Laclede, Missouri (AEB)
Hil 1948ko Uztailaren 15ean
Ameriketako Estatu Batuak Washington (AEB)
Sinadura

John Joseph Pershing Estatu Batuetako militarra izan zen (Laclede, Lynn County, Missouri, 1860 - Washington, 1948). West Pointen egin zituen ikasketak. Indiarren aurkako kanpainetan (Arizona, Mexiko Berria, Dakota) eta Kubako setioan parte hartu zuen (1898). Gogor zapaldu zituen Filipinetako 1900-1904. eta 1913. urteetako matxinadak. 1906. urtean jeneral egin zuten. Mexikon barneratu ziren Estatu Batuetako armaden buru izan zen 1916-1917 urteetan; 1917an, Lehen Mundu Gerran, Frantziako frontean borrokatzen ari ziren Estatu Batuetako osteen jeneral nagusi izendatu zuten. Pulitzer Saria eskuratu zuen My Experiences in the World War (1931, Nire esperientziak Mundu Gerran) obrari esker.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Joseph Pershing Aldatu lotura Wikidatan