John Knox

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Knox
John Knox
John Knoxen irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa John Knox
Jaio 1513
Haddington hiritik hurbil,
Ekialdeko Lothian
(Eskoziako Erresuma)
Hil 1572ko azaroaren 24a
Edinburgh (Eskoziako Erresuma)

John Knox (1513, Haddington hiritik hurbil, Ekialdeko Lothian - 1572ko azaroaren 24a, Edinburgh) eskoziar apaiza Eskoziako Erreforma Protestantearen bultzatzaile nagusia izan zen. Presbiterianismoaren sortzailetzat jo ohi da.

Biografia

Haren gaztaroaz berri ziurrik ez dago. George Wisharten eragina jaso eta Eskoziako Elizaren mugimendu erreformatzailera elkartu zen. 1546rako, Eskoziako Erreformaren buruzagien artean zegoen. Aita Santuaren jarraitzaileen aurkari sutsua izan zen. Frantzian erbesteratua egon ondoren, Ingalaterrara joan zen, eta gero, 1555ean, Genevara. Han Joan Kalbin ezagutu zuen. Geroago, kalbinismoa Eskoziara eraman zuen (1559).

Maria Guisekoa, erreginaordea, hil zenean (1560), Parlamentu librea bildu zen ordura arteko erlijio-liskarrak konpontzeko. Parlamentu horrek Eliza Erreformatua onartu zuen, kalbinismoan oinarritua. John Knoxek parte handia izan zuen Eliza berriaren First Book of Discipline (Lehenengo diziplina-liburua) eta Confession of Faith (Fede-aitorpena) liburuen prestaketan.[1]

Tradizioaren arabera John Knoxen etxea izan zena, Edinburghen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Knox Aldatu lotura Wikidatan