John Law

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Law.

John Law (Edinburgo, Eskozia, 1671 - Venezia, Italia, 1729) eskoziar finantzaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako zenbait estatutako finantza- eta banku-sistema aztertu ondoren, Money and Trade Considered, with a Proposal for Supplying the Nation with Money izeneko obra plazaratu zuen (1705, Diruari eta merkataritzari buruzko gogoetak). Estatua herri baten aberastasunaren zaindari nagusi dela argudiatu zuen eta laster Estatuko bankuak, kreditu-sistemak eta diru-papera zabalduko zirela esan zuen.

Frantzian gauzatu zituen bere ideiak lehenengoz eta, banku pribatu bat abiapuntu hartuta, erresuma hartako banku eta kanpo-merkataritza konpainia nagusiak bildu zituen Estatuaren kontrolpeko sistema batera. Europako gainerako estatu batzuetan ere gisa horretako sistemak abiarazi zituzten. Frantziako merkataritza eta kreditu sistema bizkortu ziren, baina espekulazioak eta Lawen etsaien neurriek bankarrota ekarri zuten 1720an eta Lawek, Frantziako finantzetako arduradun nagusi une hartan, erbestera jo behar izan zuen.

Venezian hil zen, dirurik gabe.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Law Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]