John Logie Baird

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Logie Baird

John Logie Baird (Helensburgh, Erresuma Batua, 1888 - Bexhill-on-Sea, 1946) fisiko britaniar bat izan zen.

Bakartia eta osasunez pattala, ingenieritza elektrikoa ikasi zuen Erret Eskola Teknikoan; telebistaren aitzindarietako bat izan zen, irudiaren explorazioko sistema elektromekanikoa (edo telebista elektromekanikoa) asmatu baitzuen, Nipkowen diskoan oinarrituta.

1922an irudiak distantzian transmititzeko posibilitatea ikertu zuen, 1924ean Maltako gurutze baten irudia bidaltzea lortu zuen eta 1926ean bere lehen jendaurreko froga egin zuen: Bill bere panpinaren irudia telebista agertu zen lehen izakia izan zen. Irudiak 25 lerroko resoluzioa soilik zuen eta txikia zen arren, ondo nabarmentzen zen.

1927an Glasgow eta Londonen artean telebista seinale bat bidaltzea lortu zuen eta urte horretan bertan Baird Television Development Company, Ltd sortu zuen, asmakaria komertzializatzeko ideiarekin. 1928an Londonetik New Yorkera irudiak bidaltzea lortzen du irrati seinaleen bidez, baita Atlantikotik ere, itsasontzi batetik. 1929an, bere 240 lerrotako barrido mekaniko sistema British Broadcasting Corporation (BBC)k beregan hartu zuen modu experimentalean.

Paraleloki eta independienteki, Alemaniako Posta Bulegoa bere sisteman oinarritutako emisio sistema bat garatzen hari ziren. Laguntza teknikoa eta logistikoa eskatu zioten Bairdi eta berari esker, Alemania telebista sare bat izaten lehen herrialdea izan zen; 1926ko joko olinpikoak telebistaz ematen lehenak izan ziren. Alemaniar irratitelebista 1944 arte martxan egon zen, Berlinen aurkako bonbardeketek emisioa eten zutenean.

1932 aldera Blairdek irrati igorleak kokatu zituen Parisen (Eiffel Dorreare azken mailan), Berlinen, Erroman, Londonen eta Moskun, garaiko munduko honenak zirelarik.

Hala ere, ingelesek eta estatubatuarrek explorazio elektronikoko sistemaren alde egin zutenean, Blaird atzean geratu zen. 1927an BBCak froga gisa programazioa alternatzen zuen Blairden eta beste sistemaren artean, ikusleek gogokoena zutena aukera zezaten: Blairdek galdu egin zuen.

Sistema hobetu zuen arren, ezin izan zuen sistema elektronikoari aurre egin eta berea ahaztu egin zen. Porrot honen ondoren, bere osasun makala okerragotu egin zen eta bakardadean hil zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Logie Baird Aldatu lotura Wikidatan