John Mills (entziklopedialaria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

John Mills (1717-1786/1796) L'Encyclopedieren entziklopedialari bat izan zen. Nekazaritza kontuetaz arduratutako idazle ingelesa, Frantziara joan ondoren André Le Bretonek L'Encyclopedie Gottfried Sellusekin, Halle eta Göttingenen irakasle izan eta Herbehereetan bizi ondoren Parisen bizitzen jarri zen Gdanskeko hiritar bat zenarekin zuzentzea proposatu zion.

Sellius eta Millsen lana, hasiera batean, Ephrain Chambersen Cyclopaediako artikuluak frantsesera itzultzea zen. Alabaina, Millsek frantsesari buruz zuen ezagutza oso urria zen. André Le Breton editorea oso nahigabetuta zegoen Millsen lanarekin, eta hau fisikoki jotzera iritsi zen. Millsek salatu egin zuen, baina epaileak erasoa Millsen ganoragabeziak eragin zuela erabaki zuen, eta kargurik gabe aske utzi zuen editorea. Mills Denis Diderotgatik ordezkatua izan zen.