John Napier
Wikipedia(e)tik
John Napier (Merchiston, Edinburgh, Eskozia, 1550 - Merchiston, 1617ko apirilaren 4a) eskoziar matematikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Logaritmo kontzeptua sortu zuen, zenbakien kalkulua errazteko. Logarithmorum canonis descriptio lana idatzi zuen 1614an, eta han azaldu zuen v logaritmo nepertarra, oinarria e zenbakia duen logaritmoa (logaritmo natural ere deitzen zaio). Adierazteko, loge idazkera zein ln erabil daiteke; bigarrena erabiltzen da maizenik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.