John Quincy Adams

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula John Quincy Adams (1767ko uztailaren 111848ko otsailaren 23a) iparramerikar diplomatiko eta politikaria izan zen, baita John Adams Estatu Batuetako bigarren presidentearen semea ere. Denboraren poderioz, AEBetako 6. Presidentea (1825-1829) izatera ailegatu zen. Alderdi Federalistako kide izan zen 1808 arte, baina 1812-1815eko gerraren bezperan Alderdi Errepublikanora pasa zen eta, Bankuaren gerraren garaian, Henry Clayren bankuzaleen taldearekin bat egin zuen (1834 arte). Gero, Alderdi Anti-Masonikoko eta Alderdi Whigeko kidea izan zen.

Monroe doktrina idatzi zuen, 1823ko abenduaren 2an James Monroe estatubatuar presidenteak hasitako politika. Bertan europar gobernuak Ameriketako herrialdeak kolonizatu ala beraien barne politikan eragina izan nahi izanez gero, AEBek erasotzat hartu eta eragotziko zutela esaten zuen.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Quincy Adams Aldatu lotura Wikidatan