John Reed (kazetaria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Reed.

John Silas Jack Reed (Portland, Oregon, Ameriketako Estatu Batuak, 1887 - Mosku, Sobietar Batasuna, 1920) kazetari iraultzailea izan zen. Gerra gaiak landu zituen batez ere. Lehen arrakasta sonatua Mexikoko Iraultzari buruz egin zuen kronika-bilduma izan zen, Pancho Villa buruzagiarena bereziki: Insurgent Mexico (1914, Mexiko Iraultzailea). Lanik aipagarriena, ordea, Errusiako Sobietar Iraultzari buruzkoa da: Ten Days That Shook the World (1919, Mundua aztoratu zuten hamar egunak). Alderdi Komunistako kide zen, eta boltxebikeen aldekoa. Estatu Batuetan sobietarren aldeko espioitza-lanak egitea leporatu zioten, eta Sobietar Batasunera ihes egin behar izan zuen 1918an. Tifusak jota hil zen, eta Kremlinen hilobiratu zuten beste boltxebike ospetsuekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Reed (kazetaria) Aldatu lotura Wikidatan