John Robinson Pierce

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Robinson Pierceren erretratua.

John Robinson Pierce (Des Moines, Iowa, 1910eko martxoaren 27a - Sunnivale, Kalifornia, 2002ko apirilaren 2a) Estatu Batuetako ingeniaria izan zen.

[aldatu] Biografia

Satelite bidezko komunikazioen aitzindaria. 1936-1971 bitartean Bell laborategietan lan egin zuen; garai hartan, besteak beste, mikrouhinak anplifikatzeko erabiltzen den hodi bat, erradiazio-atzemaile gisa erabiltzen den elektroi-biderkatzaile bat eta radarretan erabiltzen den oszilatzailea asmatu zituen. 1954an satelite bidezko komunikazioen teoria lantzen hasi zen, eta hasieran bere ideiak aintzat hartu ez baziren ere, hari esker hasi ziren satelite bidezko irrati- eta telebista-komunikazioak egiten.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak