John Ross (esploratzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Ross esploratzailea.

Sir John Ross (Balsarroch, Eskozia, 1777ko ekainaren 24a - Londres, Ingalaterra, 1856ko abuztuaren 30a) eskoziar itsasgizona eta esploratzailea izan zen.

Biografia

James Clark Rossen osaba zen. Frantziaren aurkako gerretan ezagun egin zen; 1816an ipar-ekialdetik igarobide baten bila zihoan espedizioko buru egin zuten. Artikoko izotzetan eman behar izan zituen lau negu (1829-1833) Melvilleko kostaldearen eta Coppermineko kostaldearen arteko itsasertzak esploratzeko.

Ipar Buru magnetikoa aurkitu zuen Somerset uhartean, Boothiako penintsulan eta Gilen erregearen uhartean.

1833an Ingalaterrara itzuli zen, eta kontsul nagusi izan zen Stockholmen. 1850. urtean Artikoan galdua zen John Franklin esploratzailearen bila abiatu zen, baina Wellingtongo ubidean alferrik bilatu ondoren, 1851n itzuli zen Londresa.


Erreferentziak