John Tyndall
Wikipedia(e)tik
John Tyndall irlandar fisikaria (Leighlin-Bridge, 1820 - Hindhead, Surrey, 1893). Fisikako irakasle izan zen Londresko Royal Institution eskolan. Lan eta ikerketa asko egin zituen magnetismoari, argiari, soinuari, elektrizitateari eta beroari buruz. Bere lanari zor zaio egun Tyndall efektu izendatzen duguna: gas edo isurkari batean dauden koloide zatikien argi igorpena. Koloide zatiki horiek oso txikiak dira (ezin dira ikusi mikroskopio optikoan), eta suspentsioan zehar ikusgai den argi kono bat agerrarazten dute. Efektu hau ultramikroskopioetan erabiltzen da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.