John Updike

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Updike.

John Updike (Reading, Pennsylvania, AEB, 1932ko martxoaren 18a - Danvers, Massachusetts, AEB, 2009ko urtarrilaren 27a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harvarden eta Oxforden ikasi zuen. Hogei urtekoa zela The New Yorker aldizkarian hasi zen idazten, eta harrezkero bertan idazki asko -poemak, ipuinak, kritika...- argitaratu zituen. Ipuinetan azaltzen duen Estatu Batuetako gizartearen ikuspegi ironiko zorrotza bere eleberrietan ere aurki daiteke.

1960ko Rabbit, Run eleberrian geroko beste zenbaitetan Rabbit Redux (1971), Rabbit is Rich (1981) azaltzen den pertsonaia beraren inguruan antolatua da, hartara heroiaren bizitzaren hainbat aldi jasotzen dituela. Beste zenbait eleberri: The Centaur (1963), Of the Farm (1965), Couples (1968), The Witches of Eastwick (1984). Eleberri-bildumetariko batzuk: The Same Door (1959), Museums and Women (1972), Problems (1972).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Updike Aldatu lotura Wikidatan