John Vincent Atanasoff

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Vincent Atanasoffen omenezko oroitarria, Sofian, Bulgaria.

John Vincent Atanasoff (Hamilton, New York, 1903 - 1995) estatubatuar fisikaria izan zen. Elektronika digitalaren erabileran aitzindaria eta ENIAC lehen ordenagailu elektroniko digitalaren gurasoetako bat.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1927-1942 bitartean irakaslea izan zen Iowa State Collegen, eta 1939an bere laguntzaile Clifford E. Berryrekin batera, hilabete gutxi batzuetan, erabilera orokorreko makina txiki baten eredua egin zuen. ABC izena eman zioten (Atanasoff-Berry Computer). 1939an hasi ziren ordenagailua bera egiten, eta 1942an Bushen analizagailu diferentziala (garai hartako ordenagailu analogiko zehatzena) baino 100 aldiz zehatzagoa zela frogatu baldin bazen ere, Bigarren Mundu Gerraren eraginez bertan behera utzi zen proiektua.

Atanasoffek bere diseinuan oraindik ere gaur egungo ordenagailu modernoetan erabiltzen diren zenbait elementu erabili zituen: kondentsadoreak (memoria RAM askok erabiltzen dute prozesu hori), edota aritmetika bitarra. Elektronika digitala erabiltzen zuen lehen ordenagailua, ENIAC, aurkeztu zenean ez zen aitortu Anatasoffekiko zuen zorra, eta 1967an Sperry Rand Corporationek auzitara eraman zuen Honeywell Inc., ordenagailu hori aspaldiagoko ABCren diseinuan oinarritzen zela argudiaturik. 1973an baliorik gabe utzi ziren ENIACen patenteak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Vincent Atanasoff Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]