John Walker (atleta)
John George Walker (Auckland, Zeelanda Berria, 1952ko urtarrilaren 12a) zeelandaberritar atleta ohia da.
Biografia [aldatu]
Iraupen erdiko lasterkaria izan zen. Milia hiru minutu eta berrogeita hamar segundoren azpitik egitea lortu zuen lehen lasterkaria izan zen (1975); 3.49,4 minutuko marka ezarri zuen. Hurrengo hamar urteetan, ehun aldiz egin zuen distantzia hura lau minuturen azpitik.
1974ko Commonwealtheko Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen 1.500 metrotan, eta brontzezkoa 800 metrotan; 1976ko Olinpiar Jokoetan, berriz, urrezko domina irabazi zuen 1.500 metroko lasterketan. Urte horretan bertan, munduko errekor berria ezarri zuen 2.000 metroko lasterketan: 4 minutu 51,4 segundo. Gainera, Zeelanda Berriko 1.500 metroko txapeldun izan zen zazpi aldiz eta 800 metroko txapeldun zortzi aldiz.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.