John Waters
Wikipedia(e)tik
John Waters Estatu Batuetako zinemagilea (Baltimore, 1945). Hasieran punk joerako filmak egin zituen, eskandalua sortzen zutenak. Geroztik, bere aldetik lan egiten jarraitu badu ere, zinemaren industriak errazago onartzeko moduko filmak egin ditu. Filmak: Eat Your Makeup (1967), Multiple Maniacs (1970), Pink Flamingos (1972), Female Trouble (1973), Hairspray (1988), Cry-Baby (1990), Serial Mom (1993), Pecker (1999), Cecil B. Demented (2000), A Dirty Shame (2004).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.