John William Strutt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John William Strutt Rayleigh.

John William Strutt, Rayleigheko 3. baroia (Langford, Essex, Ingalaterra, 1842ko azaroaren 12a - Witham, Essex, 1919ko ekainaren 30a) britainiar fisikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1879an unibertsitate hartako Fisikako katedra eskuratu zuen. 1887an Londresko Erregeren Institutuko Filosofia Naturaleko katedra bereganatu zuen. 1905etik 1908ra arte, Royal Society of London erakundeko lehendakaria izan zen, eta 1908an Cambridgeko Unibertsitateko kantziler izendatu zuten.

Fisikako alor guztietan lan ugari egin zituen: molekula batzuen neurriak mugatu zituen, hotsari, isurkarien eta gasen dinamikari, argiaren hedapenari, xafla meheen elastikotasunari, elektrizitateari eta beste gai batzuei buruz oinarrizko lanak egin zituen. Gasen dentsitateari buruz egin zituen neurketa zehatzei esker, eta William Ramsayrekin batera lan eginez, argoi gasa aurkitu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John William Strutt Aldatu lotura Wikidatan