John Wyclif

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Wyclif
John Wyclif
Datu pertsonalak
Jaio 1320 inguru
Hipswell, Yorkshire (Ingalaterra)
Hil 1384ko abenduaren 31a
Lutterworth, Leicestershire (Ingalaterra)

John Wyclif (Wycliff edo Wycliffe ere idatzia) (Hipswell, Yorkshire, 1320 inguru – Lutterworth, Leicestershire, 1384ko abenduaren 31a) teologoa eta Eliza Katolikoaren kritikari ingelesa izan zen, Erreforma Protestantearen aurrekarietakoa.

Eraso egin zion Elizaren dotrina ortodoxoari, transubstantziazioari dagokionari bereziki. Botere sekularrean Aita Santuen esku-hartzea salatu zuen. Biblia eta augustinismora itzultzea defendatu zuen. Are gehiago, nork bere hizkuntzan Biblia entzuteko eskubidearen alde jo zuen. Bere ideiek arrakasta izan zuten hainbat jenderen artean, eta jarraitzaile talde bat, lolardoak, izan zuen. Heretikotzat kondenatu (1380, 1382), eta baztertua utzi zuten. Haren erakutsiak apaiz pobreek zabaldu zituzten, eta eragin handia izan zuten Jan Hus txekiar erreformatzailearengan.

Ingelesezko Bibliaren lehendabiziko itzulpenaren atzean kokatzen dute Wyclif (Wyclifen Biblia deitzen da, hain zuzen ere). De domino divino (1375), De officio regis, De veritate scripturæ (1378), De potestate papæ (1379) ere plazaratu zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Wyclif Aldatu lotura Wikidatan